1977, Abuztua.

Herria auzo elkartea -Durango

Herria Auzo Elkartearen xedea Aramotz auzoko eta haren inguruetako biztanleen bizimodua hobetzea izan da beti. Durangoko gune horrek erakundeengandik jasan izan duten utzikeriari aurre egiteko sortu zen, eta horretan dihardu egun ere; beti ere, justizia, duintasuna eta elkartasuna aldarri hartuta.

Iraganera begirada

Asociación de Vecinos Herria-Durango
1972 eta 1973 bitartean Aramotz auzoko herritarrak auzoko arazoei aurre egiteko antolatzen hasi ziren, eta geroago Herria elkartea izango zenaren lehen zimenduak jarri zituzten. Dena den, protestek eta ezinegonak ez zuten indarrik hartu 1974an Durangoko Udalak San Rokeburun eskualde osoko zaborrak batuko zituen zabortegi bat zabaltzeko asmoa aditzera eman zuen arte.
Nuestra historia
Zortzi urtez jarraian, Herria Elkartekook haurrentzako udalekuak antolatu genituen. Gure eskualdean aitzindariak izan ginen mota honetako udalekuak antolatzen -kontuan izan garai hartan erakunde publikoek ez zutela horrelako jarduerarik programatzen
Asociación de Vecinos Herria-Durango
70eko hamarkadaren amaieran auzoko eta inguruetako haurrentzat eskola publiko bat lortzeko borrokatu ginen, Durangon orduan zeuden bi eskolak (Intxaurrondo eta Landako) oso urrun baitzeuden gure guneko haurrentzat. Helburu hura lortzea ez zen erraza izan, hezkuntzaren eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren mende baitzegoen oso-osorik, baina zailtasun guztien gainetik, erakundeek onartu egin zuten gure eskaera eta 1980an San Roke eskola publikoa eraiki zuten.

GAUR EGUN

Gaur egun, auzoan gizarte-etxe bat eraikitzeko proiektua aurrera atera dadin lanean ari da elkartea. Hasiera batean, gizarte-etxea Durangoko hiltegia egon ohi zen lur-zatian eraikitzea zen helbuua, baina, proiektuaren zenbait diseinu aurkeztu ondoren, Udalak iritzi zion eraikin berri bat eraikitzeak gastu handiegia ekarriko zuela, eta, horrenbestez, Pagasarri kaleko lokal hutsetan birkokau zen proiektua.
Scroll to Top