Gaur egun

Gaur egun, auzoan gizarte-etxe bat eraikitzeko proiektua aurrera atera dadin lanean ari da elkartea. Hasiera batean, gizarte-etxea Durangoko hiltegia egon ohi zen lur-zatian eraikitzea zen helbuua, baina, proiektuaren zenbait diseinu aurkeztu ondoren, Udalak iritzi zion eraikin berri bat eraikitzeak gastu handiegia ekarriko zuela, eta, horrenbestez, Pagasarri kaleko lokal hutsetan birkokau zen proiektua.

Ekimen honen oinarrian 2015ean Askatasun Etorbidea, Ran Roke, Ziritza, Bustintza, Aramotz, Errotaritxuena Auzunea eta Mendizabal Plazako biztanleei egindako inkesta dago. Galdetegi haren helburua herritarrek zer beharrizan zituzten ikustea zen, eta datuak aztertu eta gero, argi geratu zen gabezia handiak daudela 0-12 urte bitarteko eta 65 urtetik gorako biztanleei zuzenduriko zerbitzuei dagokienean, ez baitago adin-tarte horietako herritarrentzako instalazoriok.

Inkestan parte hartu zutenen %94 hirugarren adinekoentzako zentro bat, kafetegi bat eta ludoteka bat barne hartuko dituen gizarte-etxea eraikitzearen alde agertu ziren. Bestalde, erabilera askotarako aretoak jartzea ere planteatu zen, askotariko ikastaroak, auzokideen arteko asambladas eta abar antolatzeko.

Elkarteak tokiko gobernuko talde politikoekin izan dituen batzarretan, guzti-guztiek adierazi dute proiektuarekiko adostasuna. Hortaz, proiektua aurrekontuan sartzea da orain eman beharreko pausua, eta espero dugu lehenbailehen gertatzea. Esan gabe doa Herria Auzo-elkartekook gogor jarraituko dugula lanean  auzoan hainbeste merezi dugun gizarte-etxea martxan izan arte.

Scroll to Top